| Plentziako hiribilduaren sortzailea Lope Díaz de Haro jauna izan zen 1239an. Bertako biztanleek aspaldi nabigazio eta arrantzan ziharduten, eta gaur egun, herriak nekazal ekonomia du, gehien bat Bilbora bideratuta, aldi berean Plentziak izaera turistiko argia badu ere.
Oso atsegina iruditzen zaigu Plentziako itsasadarrarekiko paralelo doan pasealekua, honen bokalean. Aurrera doan neurrian, portu txikia, hondartza, eta morru txiki batez itxitako badia zeharkatzen ditu.
Ondoan dagoen Gorlizeko herriarekin batera, maskor itxura duen badia betetzen du, hondartza luze bat jarraituz.
Paisaia ederren lurraldea da, eta kultur eta jolas jarduerekin batera, egonaldi alai baterako elementu guztiak eskaintzen zaizkizu.
Plentziaren kokapen geografikoak erraztasunak ematen dizkio herri mugakideak ezagutu nahi dituen bidaiariari, bai kostaldean bai barnealdean. Ezaugarri ezberdinak dituzten herri asko, bisitariarentzako oso interesgarriak diren lekuekin eta aisia eta kultur eskaintza zabal batekin (Getxo, Sopela, Gorliz, Arminza...).
Hala ere, Bilboko hiria da erreferenterik argiena, horren hurbiltasunagatik eta bertara joateko erraztasunengatik. Historia handiko hiria, etorkizunerantz begiratzen duena, Guggenheim museoa bezalako proiektuekin. Bisitaria beso-zabalik hartzen duen hiria, bertako museo, azoka, biltzar, jaialdi, kontzertu eta ospakizunekin gozatzera gonbidatuz, baita hiriak eta bere biztanleek duten xarma berarekin ere.
www.plentzia.net
www.gorliz.net |