Donostiatik A8 autobidetik edo Gasteizetik A68 autobidetik bagatoz, Bilbo zeharkatu beharko dugu Getxorantz abiatuz. Santanderretik bagatoz, Getxorantz abiatu beharko gara Barakaldora heltzerakoan, Bilborako bidea hartu gabe. Leioako herria igaro ondoren Plentziarako bidea hartuko dugu. 15 minututan bertara helduko gara, Algorta, Sopela eta Barrikako herriak zeharkatu ondoren. Plentziara iristerakoan herria zeharkatu beharko dugu porturantz abiatuz (hondartzan). Udaletxeko plaza zeharkatu ondoren biribilgune batera helduko gara. Aurrera jarraitu beharko dugu, hau da, eskuineko lehen irteera hartu beharrean, eskuineko bigarrenetik joango gara, lehenak herriko erdialdera igotzen baita. Hortik 500 metrotara gutxi gorabehera portua dago, gure ibilgailutik ikusi ahal izango dugu. Pasealeku txiki batek portutik bereizten duen errepide batera helduko gara. Errepide horretan, eskuinean, Kaian hotel jatetxea dago. |