|
Ingurunea |
| |
| |
Bilboko Oso Hiribildu Leial eta Noblearen sortzailea izateko pribilegioa Diego Lopez de Haro Bizkaiko Jaunari eman zitzaion 1300. urtean. Hiria bi mendilerroren artean kokatuta dago, itsasadarraren bi aldeetan. Bilbo Euskal herriko finantza hiriburua da, baita gaur egun "World Class" etiketa duten hirietako bat ere. Bere metropoli arean milioi bat biztanle bizi dira, ia Euskal Herri osoko biztanleriaren erdia.
Paisaia eta inguruneari dagokionez, pena merezi du itsasadarrak egituratutako Bilbo hau zubiz zubi begiratzen joateak. San Antongo zubitik Salbeko zubira, Areatzakoa edo Deustukoa ahaztu gabe, arreta berezia jarriz Zubi Zuri pasabidearen arku zurian, Santiago Calatrava arkitektoak diseinatu baitu.
|
|
 |
|
|
| |
|
|
|
| |
|
Historia handiko hiria, Guggenheim museoa bezalako proiektuekin etorkizunera begira jartzen dena.Bisitaria besoak zabalik hartzen duen hiria, bertako feria, kontsertu,ekitaldi eta hiria eta bertakoen sarmaz gosatzeko aukera ematen duena. |
|
 |
|
|
| |
|
|
| LEKU INTERESGARRIAK |
|
|
| |
|
|
- Guggenheim Bilbao Museoa: Gaur egungo erakusketak urte osoan, eraikinaren egilea: Frank O. Gehry.
www.guggenheim-bilbao.es
- Euskal Museoa:Arkeologia, etnografia eta euskal historia. Behin-behineko erakusketak.
C. La Cruz, 4 Bilbo
- Arte Eder Museoa: Behin-behineko erakusketak eta erakusketa iraunkorrak: Goya, Grekoa, Velazquez eta Zurbaran.
Tfno. zkia. 944 396 060
www.museobilbao.com
- Arriaga Antzokia: XIX. mendean egindako eraikina, Juan de Arriagaren ohoretan, estilo neobarrokoa. Antzezlanak eta musika klasikoko kontzertuak urte osoan.
Tfno. zkia. 944 163 333
www.teatroarriaga.com
- Euskalduna Jauregia: Kultur jarduera ezberdinak, hitzaldiak, Lan jardunaldiak.
Tfno. zkia. 944 035 000
www.euskalduna.net
- Bilboko Jaiak:Abuztuko hirugarren astea, kultur jarduerak, kontzertuak, kalejirak.
www.viapolis.com/bilbao/bilbao
- Bilboko Zinemaldia: Zinegile klasiko eta berrien filmeen emanaldiak Arriaga Antzokian.
www.zinebi.com
- Bilbao Exhibition Centre, BEC: Erakusketa mota ezberdinak Urte osoan, Ferroforma, Eurofishing.
www.bilbaoexhibitioncentre.com
|
|
|
| |
|
|
 |
|
|
| |
|
|
 |
|
| |
|
|
| |
| BIZKAIKO ZUBIA |
| |
| Bizkaiko Zubia, Zubi Esekia izenarekin ezaguna, lurraldearen sinbolorik ospetsuenetako bat da, eta Portugalete eta Areetaren arteko lotura da, hau da, itsasadarraren ezkerralde eta eskuinaldearen artean.1893an eraikitako plataforma eseki batek ehunka biztanle eta ibilgailu eramaten du egunero bazter batetik bestera.
www.puente-colgante.com |
| |
| GETXO |
|
|
|
|
| |
|
 |
|
|
| Nerbioi ibaiaren bokalean kokatutako herri hau bost hirigunek osatzen dute: Areeta, Erromo, Neguri, Algorta eta Andra Mari. Algorta Getxoko auzo nagusia da, bertan portu zaharra bisitatu dezakegularik. Hondartza ugari dago bista eta paseo ederrekin, kostalde honen paisaiek balio izugarria dute.
Baina Getxok beste aukera asko eskaintzen dizkio bisitariari: mota guztietako erosketak egitea, aisialdiko zentro ezberdinekin gozatzea, eta urte osoan zehar antolatzen diren azoka eta jaialdietara joatea.
www.getxo.net |
|
|
|
| |
|
|
| HONDARTZAK |
|
|
| |
|
|
| Sopelako udalerrian, Getxorekin partekatuz, Salvaje hondartza aurkitzen da. Hondartza hau handiena da eremuaren hedadurari dagokionez. Ekialderantz bagoaz kostaldea jarraituz, hurrengo hondartza Arrietara da, udalerriko hondartzen artean jendetsuena. Itsasbehera dagoenean, Atxabiribil hondartzarekin edo haitzarekin bat egiten du, harea garbiko eremu handi bat sortuz. Arrietara, Salvaje eta Atxabiribil hondartzek Europako erkidegoaren onarpena lortu dute, hirurei "Bandera Urduinaren" kategoria eman baitie. |
|
|
 |
|
|
| |
|
|
| BUTROE GAZTELUA |
|
|
| |
|
|
| Butroe Gaztelua, Gatikako herrian kokatutakoa, XIV. mendearen erdialdera eraiki zuten, Bizkaiko historia eraiki zuten bandokideen arteko gatazken lekuko izan zelarik. Mende askotan zehar hutsik egon zen eta denboraren joateak hondatu egin zuen, baina XIX. mendean Francisco de Cubas arkitektoak zaharberritu zuen, gaur egun duen itxura erromantikoa emanez. Beheko solairua, harresiak eta dorreak Erdi Arokoak dira. Kultur Intereseko Ondasuntzat hartuta, jendearentzako zabaldu zen 1994an, harresi eta dorreetan zehar ibilbide bat antolatuz. Honen barruan gizarte jarduerak garatzen dira. |
|
|
| |
|
|
| ARMINTZA |
|
 |
|
|
| |
|
|
|
| Herri honek bisitariari bertako arrantza portu xelebreak eskaintzen digun paisaiarekin gozatzeko aukera eskaintzen dio. Ohiko arrantza portu honetan arrantza jarduera ezberdinak atsegin dituztenek lasaitasun aproposa topatuko dute. |
|
|
|
|

|
| © 2007 XXI . |
| |
|